Hizlariak

albadelcampoALBA DEL CAMPO adizko Trantsizio Energetikoko Mahaiko koordinatzailea da. Kazetaria, energia trantsizio prozesuetan aholkularia eta hezitzailea. Sí Se Puede Cádiz talde politikoan lan egiten du, Cadizeko Diputazioan. Informazio Zientzietan lizentziatua (UCM) eta Ikerketa Aurreratuetan Diplomatua (DEA) Madrilgo Universidad Complutenseko Soziologia eta Zientzia Politikoetako Fakultatean. 2012tik Nuevo Modelo Energético Plataformako kidea. Europako Parlamentuko Equo taldearen (Berdeak-ALE) laguntzailea eta komunikazio arduraduna (2014-2015). Bi dokumental egin ditu egungo eredu energetikoari eta eraikuntza arloko alternatiben inguruan: #Oligopoly2. El imperio eléctrico contra todxs (Eurosolar Saria 2013) eta #OligopolyOFF. Empieza la revolución energética ciudadana (2015).


alfonsperezALFONS PÉREZ elektrizitate ingeniari teknikoa eta Jasangarritasun Masterra duena. Egun Zorraren Globalizazioaren Behatokian lan egiten du, non Europako Batasuneko energia politikak aztertzen dituen ikuspegi geopolitikotik eta energiaren munduan logika finantzarioak daukan eragina ikustaraziz. Politika hauen artean, gura duen Energia Batzeko estrategiak Errusiarekiko menpekotasuna murriztea dute helburu. Estrategia honek inportazio eta estatuen arteko loturarako azpiegituren eraikuntza dakar, hala nola gasbide handiak eta tentsio oso altuko lineak.


conradkunzeCONRAD KUNZE (Rosa Luxemburgo Fundazioa) soziologoa eta historialaria. Azken bost urteetan ekologiarekin zerikusia duten gaien inguruan erakutsi eta idatzi du, eta energiarekin loturiko zenbait proiektutan ikertu. Gaur egun Friburgoko Unibertsitateko Ingurumen Gobernantza Institutuan lan egiten du. 2012an Büro für eine del demokratische Energiewende -Eredu Energetiko Demokratikoaren Bulegoa- sortu zuen Berlinen, eta Ende Gelände (Honaino iritsi gara) Energia eta Klima Kanpamentuan ekintzailea izan Lusacia/Lausitz-eko ikatz meatzeak ixteko.


daniel_tanuroDANIEL TANURO ingeniari agronomo eta anbientalista belgikarra da. Europako mugimendu ekosozialistaren fundatzaileetako bat eta 1. manifestu ekosozilistaren lehen idazleetako bat. Ingurumen gaietan espezializatutako komunikabideetan ohiko kolaboratzaile. Hainbat liburu argitaratu ditu aldaketa klimatikoaren eta alternatiba ekosozialisten inguruan. Bere azken liburua gaztelerara ere itzulia izan da eta El imposible capitalismo verde du izena.


DominiqueSallardDOMINIQUE SAILLARD frantsesa, 1998tik bizi da Euskal Herrian. 5 urtez Gerraren aurkako Internazionalean egin zuen lan, nazioarteko sare pazifistan. Beste 5 urtez, GKE batean lan egin zuen bakearen kultura, gatazka-ondokoak landuz genero-ikuspegi batekin. Duela 10 urte baino gehiago bere aholkularitza-enpresan egiten du lan, Oreka duena izena, genera-gaiak landuz.


ElizabethPeredoELIZABETH PEREDO BELTRAN Boliviako Gizarte Psikologoa, ikertzailea, idazlea eta ekintzailea. Bere lana ura ingurumeneko guztion ondarea, eta ondare kulturala izatean oinarritzen da. TAHIPAMU-ko (historian zehar emakumeek izandako parte-hartzearen tailerra) sortzaileetako bat da. Etxeko Langileen Eskubideen Defentsarako Nazio Batzordearen koordinatzailea izan da, eta 1999tik etxeko langileen eskubideen inguruan ikertu, argitaratu eta kanpainak egin izan ditu, 2003ko legearen onarpena lortu arte. 2000. urtetik uraren aldeko borrokan aritu da, ikerketak, liburuak, artikuloak eta justizia ekonomikoaren, paradigma berrien eta klima-justiziaren inguruko bideo bateko gidoia egin ditu. Duela urte batzuk ura guztion ondarea dela defendatzen duen Boliviako Campaña Octubre Azul gizarte mugimenduko bultzatzailea da, Washington-eko Food and Water Watch-eko Administrazio Kontseiluko kidea da, eta Inbertsio Globalen Justiziarako Sare Internazionaleko Aholkulari Kontseiluko kidea da. 2006Tik ura, ekonomia, kultura eta feminismoa lantzen dituen Solon Fundazioko zuzendari exekutiboa da .


emiliosantiagoEMILIO SANTIAGO MUÍÑO Gizarte Antropologian doktorea, SEBSeko erorketaren ondoren politika ekologikoaren ikuspegitik egindako Kubako trantsizio sistematikoaren inguruko tesia egin zuen. Madrilgo Universidad Autonoma-ko Trantsizio Sozio-ekologikoko Ikerketa Talde Diziplinartekoko kidea da. Transicion Rompe el Circulo Institutuko sortzaile eta ekintzailea. Bi liburu idatzi ditu: No es una estafa, es una crisis (Civilización) eta Rutas sin Mapa (Catarata 2015 saiakera saria).


erictoussaintÉRIC TOUSSAINT ientzia Politikoetan doktorea Liejako eta Paris VIII Unibertsitateetan. Hirugarren Munduko Zorra Ezabatzearen aldeko Batzordeko bozeramailea da (Nazioarteko CADTM), eta ATTAC-Frantziako Zientzia Kontseiluko kidea. Zor Publikoaren Auditoretza Integralean parte hartu zuen (CAIC). 2008an Ecuadorko Zorraren Auditoretza martxan jarri zuen. 2010etik Zorraren Auditoretza Herritarretako proiektu ezberdinetan parte hartzen du Europan eta Amerika Latina-n (Portugal, Espainia, Frantzia, Belgika, Argentina eta Brasil). 2015ean Greziako Parlamentuko presidenteak (Zoe Konstantopoulou) Greziako Zorraren Auditoretzarako Nazioarteko Batzordeko zuzendari izendatu zuen. Zorraren eta nazioarteko finantza erakundeen inguruan liburu ugari idatzi ditu, eta Zorraren Auditoretza Herritarra egiteko bi gidaliburu idatzi ditu.


gorkabuenoGORKA BUENO elekomunikazio Ingeniaritzan doktorea da, eta UPV/EHUko Elektronika Teknologiako Irakasle Titularra. Bere jarduera akademikoa energiaren jasangarritasunean oinarritzen du. Hainbat liburu eta ikerketa argitaratu ditu Energia urriko mundu baterako gida (2007) eta Hacia un modelo energético sostenible para Euskal Herria (2014). Garraioaren inguruan egin dituen argitalpenak, besteak beste, Analysis of Scenarios for the Reduction of Energy Consumption and GHG Emissions in Transport in the Basque Country (2012) eta Environmental assessment of high-speed rail kapituloaren autoreetako bat izan da, hala nola Evaluating High-Speed Rail. Interdisciplinary Perspectives (Routledge, 2017) liburuarena. Hondakinen kudeaketa eta tratamenduaren inguruan Comparative LCA of two approaches with different emphasis on energy or material recovery for a Municipal Solid Waste Management System in Gipuzkoa (2015) argitaratu du.


inakibarcenaIÑAKI BARCENA HINOJAL Zuzenbidean Lizentziatua eta Gizarte eta Politika Zientzietan doktorea. Zientzia Politiko eta Administrazioko Katedraduna, irakasle-ikertzailea Bradford, Hanburgo eta Nevadako Unibertsitateetan. PARTE HARTUZ ikerketa taldeko eta EMAN Ikerketarako Heziketa Unitateko kidea. Ecología Política, VIENTO SUR eta ZER aldizkarietako kontseiluko kidea. 1995ean eta 1996an Europako Ingurumen Bulegoko Estatu Espainiarreko talde ekologisten ordezkaria.


IsabelOtxoaISABEL OTXOA CRESPO es profesora de Derecho del Trabajo y Seguridad Social en la UPV (Facultad de Relaciones Laborales y Trabajo Social, Campus de Leioa).Vicedecana de Movilidad (programas: Erasmus, América Latina y Siuce, Prácticas e infraestructuras de la Facultad de RR.LL. y Trabajo Social de la UPV). Integrante de la Asociación de Trabajadoras del Hogar de Bizkaia.


JonPalaisJON PALAIS 2008 urtean hasi zen ingurumenaren aldeko aktibismoan. 2011n Euskal Herriko Bizi! mugimenduan sartu zen; bertan batik bat klima aldaketaren aurkako mobilizazio herritarraz arduratzen da. 2013an Alternatiba dinamikaren sustapenean hartu du, eta 2015ean COP21 Indarkeriarik Gabeko Ekintzan.


jorgeriechmanJORGE RIECHMANN Matematika Zientzietan Lizentziatua Madrilgo Universidad Complutense, 1986). Filosofia ikasketak (UNED, 1984-86) eta alemaniar literatura (Berlingo Humboldt Unibertsitatean, 1896-89). Zientzia Politikoetan doktorea (Bartzelonako Universidad Autónoma, 1993), Alemaniako Berdeen inguruan eginiko tesi batekin, Die Grünen. Hainbat liburu eta artikuluren egilea. Besteak beste, Sociedad Española de Agricultura Ecológica, Ecologistas en Acción, Proyecto Gran Simio, CIMA (Científicos por el Medio Ambiente) eta GREENPEACE ESPAÑAko kidea. CIMA-ko presidentea 2005etik 2007ra, eta presidente ordea 2007tik 2010era. FUHEM-Ecosocialeko Aholkularitza Kontseiluko kidea eta koordinatzailea.


josemanuelgutierrezJOSE MANUEL GUTIERREZ BASTIDA Irakaslea. UNEDeko Ingurumen Heziketarako Unibertsitateko Aditua. Ingurumen Heziketan Masterra Ikerketa Ekologikoetako Institutuan. Hainbat libururen egilea. Sukarrietako Eskola Saiakuntzarako Zentroan hamaika urtez aritua, horietatik zortzi Heziketa Zuzendaria izanik. Gaur egun Bilboko Ingurugela-Ceidako Ingurumen Heziketako Aholkularia. IRAES 21eko, Estatu mailako Confint-eko eta ESenRED-eko koordinatzailea.


juanhernandezJUAN HERNÁNDEZ ZUBIZARRETA Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta Zuzenbideko doktorea da. Latinoamerikan Multinazionalen Behatokiko ikertzailea. Mexiko, Kolonbia, Guatemala, Peru, Argentina eta Uruguayko hainbat Unibertsitatetako masterretako irakaslea. Enpresa transnazional, merkataritza-itun eta inbertsio eta giza-eskubideei buruzko liburu eta artikulu espezializatuak argitaratu ditu. 2015ean Pedro Ramirorekin batera argitaratutako liburua “Contra la lex Mercatoria. Propuestas y alternativas para desmantelar el poder de las empresas transnacionales” izan da. Herrien Tribunal Iraunkorreko kolaboratzailea, TTIParen kontrako kanpainako kidea eta Nazioarteko Ikuskaria 1999an Iraken, 1995 eta 1996an Chiapasen (Mexikon), 2001ean Kolonbian… eta kooperatzaile Nikaraguan 1987-1989an.


leireurkidiLEIRE URKIDI Bartzelonako Universidad Autonoman Ingurumen Zientzietako doktorea, eta Salamancako Unibertsitatean Ingurumen Zientzietan lizentziatua. PARTE HARTUZeko (UPV/EHU) eta EKOPOL-eko kidea. Bere ikerketak Amerika Latinako urre meatzeak direla eta izandako gatazketan oinarritzen da. Ekologia Politikoaren eta Mugimendu Sozialen Teoriaren ildotik Txilen eta Guatemalan ikerketak egin ditu. Engenyenia Sense Fronteras eta Intermonekin ere lan egin du kurtso bateko heziketa materiala prestatzen.


lluistorrensLLUIS TORRENS MÉLICH es Licenciado en CC.EE. por la Universidad Autónoma de Barcelona. Magister en Análiss Económico por el Departamento de Economía de la UAB y el Instituto de Análisis Económico del CSIC. Diplomado por el programa de Dirección General del Instituto de Estudios Superiore de Empresa (IESE) de la Universidad de Navarra. En la actualidad es director de planificación e innovación del Área de Derechos Sociales del Ayuntamiento de Barcelona.


manuelgariMANUEL GARÍ RAMOS Ekintzaile antikapitalista eta ekologista. Viento Sur Fundazioko presidentea. Madrilgo Universidad Politécnica-ko Universidad Empresa Sindicatos Katedrako zuzendarikidea. Trantsizio Energetikoetako Foroko kidea. 17 urtez Instituto Sindical de Trabajo, Ambiente y Salud-eko (ISTAS) Ingurugiro Arloko zuzendaria izan da, eta Daphnia aldizkariko zuzendaria. Europa mailako lehen bi topaketa ekosozialistetan parte hartu du. Ikerketa eta azterketa ugari zuzendu ditu eredu produktiboaren, klima aldaketa eta enpleguaren arteko erlazioaren eta produkzio garbia, lanaren antolaketa eta enpresako erabakietan langileen parte-hartzearen arteko erlazioaren inguruan. Unibertsitateko hainbat kurtso zuzendu ditu REACH, aldaketa klimatikoa eta energia sistema jasangarrien inguruan. 123 artikuluen egilea eta 8 libururen egilekidea. Cambio Global 2020-2050 proiektuaren barruko Cambio climático y salud ikerketako koordinatzailea izan da.


mariozubiagaMARIO ZUBIAGA UPV/EHUko irakaslea eta Zientzia Politikoetan doktorea da. Teoria politiko garaikidea, gizarte mugimenduak, protesta moduak eta herri-burujabetza prozesuak aztertzen ditu, eta erabakitzeko eskubidearen aldeko “Gure Esku Dago” mugimenduko kidea da.


Maxime Combes, ATTAC DRMAXIME COMBES ekonomista da, eta 1990tik aurrera Attac Frantzian engaiatuta dago. Hainbat hedabidetan kolaboratzen du, esaterako Mediapart-en eta Basta! Webgunean (Bastamag.net). Besteak beste, honako lanen egilea da: “Atera gaitezen fosilen arotik! Trantsizioaren aldeko manifestua”. Beste egile batzurekin batera argitaratu ditu “Naturak ez du preziorik” (2012) – “Merkataritza librearen naufragoak, MME” (2015) – “Delinkuentzia klimatikoa geldiarazi!” (2015). – “Klima gure negozioa da” (2015).


MariaPazosMARÍA PAZOS Izatez matematikaria da, Estatistikan espezializatua. Instituto de Estudios Fiscales-en Fiskalitate eta Generoko ikerketa lerroaren koordinatzailea da. Genero berdintasunean aurrera egiteko beharrezko diren politika ekonomikoen azterketan eskarmentu handia du. Bere azken lana, “Desiguales por Ley, las políticas públicas contra la igualdad de género.


Maria_Eugenia_R_Palop_FUHEMMARÍA EUGENIA RODRÍGUEZ PALOP Ekintzaile ekofeminista eta giza eskubideen defentsan aritu dena. Zuzenbidean doktorea eta zuzenbide filosofian irakasle titularra Madrilgo Carlos III Unibertsitatean. Unesco Katedrako “Violencia y derechos humanos: gobierno y gobernanza”ko koordinatzailea, Madrilgo Carlos III Unibertsitateko “Bartolomé de las Casas” Instutuko “Norberto Bobbio” Berdintasun eta Diskriminaziorik Ez Laborategiko zuzendaria da, ingurumena, feminismoa eta giza eskubideen inguruan ikertzen duena, eta Ikerketa Feminista Taldea zuzentzen du. Unibertsitate horretako “Instituto de Estudios de Género”ko kidea da.


marta-pascualMARTA PASCUAL RODRÍGUEZ Hezkuntza Zientzietan Lizentziatua, Bitartekotza Soziokomunitateko irakaslea eta Ecologistas en Acción-eko Heziketa eta Partaidetza arloko koordinatzailea. Erakunde honetako Ekofeminismo taldean parte hartzen du. Educación y ecología (Popular, 2007), Claves del ecologismo social (Libros en Acción, 2009) eta Cambiar las gafas para mirar el mundo (Libros en Acción, 2011) liburuetako egilekidea, eta jasangarritasuna eta bitartekaritza soziala lotzen duten hainbat artikuluren egilea: jasangarritasunerako heziketa, pobrezia, feminismoa eta ekologismoaren arteko loturak. MPRSrekin batera egungo heziketa kurrikuloaren alternatiba landu du.


Mikel-OteroMIKEL OTERO Fracking EZ mugimendua 2011ko azaroan jaio zen garai horretan Patxi Lopez EAEko lehendakariak frackingaren inguruko egitasmoak plazaratu eta berehala. Hainbat talde ekologista, sindikal, alderdi politiko eta norbanako askok osatu zuten teknika horren aurkako mugimendu anitza. Mikel Otero fracking ez mugimenduan jardun da hasiera hasieratik. Bertan, bereziki frackingaren inguruko informazioa plazaratze lanetan jardun da (300 hitzaldi baino gehiago eman ditu) eta ia hasieratik mugimenduaren bozeramaleetako bat izan da. Instituzioen inguruan egindako lanean ere buru-belarri aritu da, udaletxeetan kanpaina desberdinak bultzatuz eta eusko legebiltzarrean tramitatu zen herri ekimen legegilearen sustatzaileetako bat izanik. Europa mailan ere askotan frackingaren euskal auzia azaltzen egon da. Frackingaren aurkako mugimendutik abiatuta, energia ereduaren inguruko eta TTIParen inguruko hausnarketak plazaratu ditu Fracking EZ taldearekin batera eginiko lanketa kolektiboan.


luisgonzalezLUIS GONZÁLEZ REYES Ecologistas en Accióneko kidea sorreratik 2015 arte Konfederazioko Idazkaritzan, eta bederatzi urtez koordinatzailea izan zen. Gaur egun Garúa S. Coop. Mad.-eko kidea da, ekologia eta heziketa gaiak landuz. Hainbat unibertsitatetako kolaboratzailea da. FUHEMen ere lan egiten du, non “ecosozializazioaren” arduraduna den hiru zentrotan. Hainbat libururen egilea, euren artean “En la espiral de la energía” azpimarratu daiteke. Kimikan doktorea eta lizentziaturako aparteko saria jaso zuen.


OlatzAzurzaOLATZ AZURZA Donostian jaio zen 1978an. 2002tik industria ingeniaria da eta bere lehen 6 lan-urtetan industrian egin du lan. 2008tik hezkuntza-arloan egiten du lan. 2012an EHUko Energia Berriztagarrien Integrazioa Sistema Elektrikoan Masterra eskuratu zuen. Gaur egun, EHUn bertan da irakasle eta lan hori GOIENER Energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle-kooperatiban boluntariotza-lanarekin partekatzen du.


SandraEzquerraSANDRA EZQUERRA has a degree in History and Anthropology from the University of Barcelona and a PhD in Sociology from the University of Oregon, in the United States. In 2008, she presented her thesis, which is titled The Regulation of the South-North Transfer of Reproductive Labor: Filipino Women in Spain and the United States. She is presently working as profesor in sociologi in Vic University and as a researcher in the Department of Social Inclusion and Citizenship (Institute of Government and Public Policy at the Autonomous University of Barcelona). She has been a visiting research fellow at the University of California, Berkeley, and in Manila (Philippines). Her main areas of research are social, labour and immigration policies and their impact on different social groups and, in particular, a study of policies from the standpoint of gender. In recent years she has published a number of articles related with these concerns in the United States, the Philippines and Spain.


tchennaTCHENNA FERNANDES MASO herri-abokatua Universidad Federal de Paraná-n (UFPR) lizentziatua, “Energia egungo kapitalismoan” gaian aditua Rio de Janeiro-ko Instituto de Investigación y Planificación Urbana y Regional de la Universidad Federal (UFRJ). Zientzia Politikoetan eta Nazioarteko Erlazioetan Heziketa ikasketak Universidad Federal de la Integración Latinoamericanan (UNILA). Represak eragindako kaltetuen mugimenduan lan egiten du, transnazionalek egiten dituzten giza eskubideen urraketak ikertzen, bereziki emakumeen kasuak aztertuz. Ikerketa gaiak: marxismoa Amerika Latinan, indigenen mugimenduak, deskolonizazioak eta erresistentziak.


yayoherreroYAYO HERRERO Antropologoa, Gizarte Hezitzailea eta Nekazaritza Ingeniari Teknikoa. FUHEMeko Zuzendari Orokorra. Unesco Katedrako (UNED) Educación Ambiental y Desarrollo Sostenibleko irakasle-kolaboratzailea. Garúa S. Coop. Mad-eko sortzaile eta kidea. Madrilgo Fundación General Universidad Complutenseko CCEIMko koordinatzailea 2009tik 2012ra. Ekologia sozialaren inguruko hainbat libururen eta artiluluren egilea. Hegoaren eta Papelesen kontseiluko kidea. Ecologistas en Accióneko koordinatzailea izan zen 2005etik 2014ra, eta bertako kidea da oraindik ere.


zoi-konstantopoulouZOE KONSTANTOPOULOU Abogada y Presidenta del Parlamento Griego desde su nombramiento en la primera de 2015 hasta su renuncia voluntaria después de la aceptación por el Gobierno griego de las condiciones impuestas por la Unión Europea para el pago de la Deuda Pública. Bajo su Presidencia se constituyó la Comisión Internacional para la Auditoria de la Deuda Griega, “porque el pueblo tiene derecho a conocer la verdad; porque la humanidad no sólo está hecha de relaciones económicas, y porque hay que reubicar a los pueblos y sus derechos en el centro de los proyectos políticos”. Esta Comisión, conocida como Comisión de la Verdad emitió su informe dictaminando que la Deuda Griega era odiosa, ilegal e ilegítima, y que en consecuencia no debiera ser pagada. Zoe renunció a su cargo porque no quiso actuar contra la opinión del pueblo griego emitida en referendum ciudadano. Desde entonces continua en su lucha contra la dictadura de la “Troika”desde su condición de abogada y militante por los  Derechos Humanos y los derechos de los pueblos.