3. Ardatza. Energia Burujabetza

Larunbata, irailak 24

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea UPV-EHU (Sarriko)

  • 12:00 Energiaren erronka geure jendartean (Diagnostikoa)

    • Hizlariak: Luis González Reyes, Conrad Kunze, Gorka Bueno
    • Moderatzailea: Leire Urkidi
    • Helburua da energia arloko ikuspegi globala, aurretik daukagun erronkekin, bai ingurumen aldetik, zein erabakien demokratizazioaren aldetik, ahaztu barik zein den Hego Euskal Herriko egoera.
  • 15:30 Gizarte mugimenduak, erresistentziatik eredu energetikoa eraldatzera (Borrokak)
    • Hizlariak: Mikel Otero (Fracking Ez), Alfons Pérez (ODG), Moisés Borges (MAB), Joâo Camargo (Bloco de Esquerda –Portugal)
    • Moderatzailea: Urtzi Ostolozaga
    • Gaur egungo eredu energetiko zentralizatuak eta erregai fosilen menpekoak uzten dituen ondorioak borrokatzen dituzten adibideak. Beti ere, kritika edo kontrako jarreratik, eredu alternatiboak eraikitzera egin diren saiakerak agerian utzi nahian. Atal Honetan, Frackin EZ, ODGko (observatorio de la deuda en la globalización), Xarxa per la soberanía energeticako kidea eta azpiegitura energetiko erraldoien inguruko hausnarketa egiteko Brasildik MABeko kide bat etorriko dira.
  • 18:00 Energia eredu berria, gizarte eredu alternatibo batean (Alternatibak)
    • Hizlariak: Emilio Santiago (Kubako adibidea), Olatz Azurza (argindar kooperatibak), Alba del Campo (Cadiz-eko trantsizio energetikoko mahaien antolatzailea eta Oligopoly dokumentalen zuzendaria).
  • 19:30-20:00 Ondorioak. Ardatzaren 3 saioetan ateratako ondorioak jaso, osteko hitzaldian barneratu eta borobilduko direnak.